martes, 3 de febrero de 2015

Batzar informatiboak Goierrin


BILERA INFORMATIBOAK EGOERA LARRIAREN BERRI EMATEKO

Dagoeneko hiru urte eta erdi pasa dira, REE S.A. enpresak, Tafalla, Deikaztelu eta Ezkio-itsaso lotzen dituen Goi tentsioko linearen proiektua  Udaletanaurkeztu zuenetik.

Ordutik ekimen asko eta asko egin ditu eta estatuko administrazioak gaiarekin aurrera jarraitzen du, herritarren borondateari kasurik egin gabe.

Era berean, foru gobernuek eta erkidegoko gobernuak, herritarren aldarrikapenei
ez diete oraino inolako erantzunik eman, nahiz eta borondate hura defendatu eta ordezkatu beharko luketen. Aitzakia horrekin eta administrazio desberdinei erantzukizunak eskatzeko,  2014ko urriaren 25eko ekitaldia egin genuen Donostian.

Denborak Aurrera egin du eta oraindik 14.000 alegazioak inolako erantzunik jaso gabe jarraitzen dugu eta proiektua zeharkatzen duen herriok ez dugu batere informaziorik jaso.

Urriaren 25ean, Erkidegoko eta Foru Aldundiei, aldarrikapen bat eskatu genuen eta horren aurrean posizionatzeko eskatu zitzaien., Plataformako kideok izan gara ordea,  beraiengana jo dugunak jarrera argitzeko eta proiektuaren aurrean bakoitzak duen posizioa zein den jakiteko.

Lehen bilera Gipuzkoako Foru Aldundian egin genuen eta han hartu genuen lehen ezustekoa, bezperan jaso zuten planifikazio berria. REEko lotura batean jasotzen den bezala, plano bat erakutsi ziguten.

Bertan   Deikaztelu eta Itsaso bitarteko proiektua jaso egiten zela ikusten zen.

Beraien posizioa garbia da, proiektuaren beharrik ez dute ikusten eta aurka daude . Hala ere,  ez da beraien eskumena, nahiz eta alegazioak jarriko dituzten. Batzar Nagusietara gaia eramateko aukera beti dago hor, Ingurumen Batzordera.

Horrekin batera, Aholkularitza juridikoa emateko aukera eskatu zitzaien. Erantzutekotan geratu ziren.
Honek proiektua herrietara iritsi zenetik izan dugun susmoa baieztatu egiten zuen, proiektua ez dator herri hauen beharrak asetzera baizik eta gutxi batzuk negozioa egitearen truke, Frantziara energia garraiatzeko baliatu eta bitartean herri txiki asko apurtu eta suntsitu.

Horren ondoren, Eusko Jaurlaritzara eta bilera horretan, Industria saileko eta Ingurumen saileko, zuzendari bana egon ziren.

Beraien esanetan, REEk beraiei adierazi zien, gaur egun dagoen linea bat ordezkatzera etorriko litzatekeela proiektua, hori adierazi zien beraien REE azaroko mezu batean.

Plataformako kideok adierazi genien, linea egiteaz gain, gaur egun dauden beste bi linea ere birpoteziantzea ekarriko du, kalteak areagotuz noski.

Energiaren ikuspegitik ona da, bertan dagoen energia soberakina kanpora eramatea eta horrekin negozioa egitea. Horrekin batera lehen interbentzioa lotsagarria izan zen “denok nahi dugu, interruptoreari eman eta nahikoa argi izatea”.

Beste gauza bat ingurumen sailetik zer dioten. Hauek ere linea ordezkatzearen kontuarekin zeuden. Beraiek uste zuten Udalek ere alegatzeko aukera badugula baina ez dugu. Beraien txostena oso zorrotza izango dela esan ziguten.

Azkeneko bilera, Nafarroako Gobernuarekin izan zen eta hauek ere proiektua behar beharrezkoa ikusten dute.

Bilera hauetan adierazi bezala, guztiok gara herri txikiak, dimentsio honetako proiektu baten aurrean  batere babesik gabe gaude.

Bilera hauetatik eta REEk web gunetik ateratako  informazio nahasitik  zer ondorioztatu dezakegu:

-Proiektuak aurrera jarraituko duela eta gainera este bi linea repotenziatuz
-Udalek eta ondorioz kaltetutako herritarrok ez daukagu batere informaziorik

-Eta kontratazioren helburua energia garraiatzea dela eta negozioa egitea.