lunes, 21 de mayo de 2012

Agerraldi Publikoa

Agerraldi Publikoaren bideoa

Diario vasco

Goi tentsioko linearen kontrako Goierriko plataformaren agerraldi publikoa Zerainen


19.05.12
ZERAIN.
.
Ostegun iluntzean, Goi tentsioko linearen kontrako Goierriko plataformaren bozeramaileak eta hainbat herritako herritarrak Zeraingo plazan agertu ziren autopista elektrikoaren kontrako aldarrikapena berresteko eta hilaren 27an egingo den mendi martxarako gonbidapena egiteko.

Iñaki Ugalde Mutiloako alkateak hartu zuen hitza Goierriko hainbat herritako jendea bildu zuen elkarretaratzean. Nafarroako eta Gipuzkoako 166 udalerri zeharkatu asmo dituen 120 kilometro luzeko goi tentsioko linearen proiektuaren aurka egoteko hainbat argudio azaldu zituen. Alde batetik babestutako natur guneak zeharkatuko lituzke, eta bestetik herri-guneetatik legediak araututakoa baino gertuago pasako litzateke. Ingurunea kaltetzeaz gain, Nafarroako 118 herritako eta Gipuzkoako 48 herritako biztanleen osasuna eta ongizatea arriskuan jarriko lituzke. Horregatik, Goi tentsioko linearen kontrako Goierriko plataformaren izenean, Ugaldek proiektu honen aurka egiteko deia zabaldu zuen.

Mendi martxan hilaren 27an

Protesta modura, proiektuak zeharkatuko lukeen Goierriko eremuan mendi martxa egingo da hilaren 27an. Bertan parte hartzera dei egin zien plataformak, bai goierritarrei eta baita gainontzeko gipuzkoar guztiei ere. Ibilaldia bi lekutatik irtengo da: Zegamatik batetik eta Ezkio Itsasotik bestetik. Eta bietan goizeko 10etan izango da irteera. Ezkio Itsasotik Gabiriara joango dira, handik Ormaiztegira eta Mutiloan amaituko dute 12:30ean. Eta han elkartuko dira Zegamatik abiatu eta Segura eta Zeraindik pasa ostean datozen ibiltariak ere.